Jaitsi eta instalatzea
- MS Windows, Ubuntu GNU/Linux LTS edo MacOSX sistema eragilea.
- Linux inguruneetan, Java (1.6 bertsioa edo berriagoa) *.
- Txartel-irakurgailua eta txartel kriptografikoa edo, bestela, softwarearen ziurtagiria.
- GNU/Linuxen: GTK+ 2.0 liburutegia.
Bai; fakturak bidaltzeko beharrezkoa izateaz gain, ef4kturrek konfigurazio-datuak egiaztatzeko eta eguneratzeko sistema du. Ondorioz, beharrezkoa da Internetera konektatuta dagoela funtzionatzea.
ef4kturren instalagarriak deskargen eremuan daude. Erabilera-eskuliburuen eremuko instalazio-eskuliburuetan dago ef4ktur Windows, Linux eta Mac-en instalatzeari buruzko informazio guztia.
Bai, Ef4ktur sareko unitatean instala dezakegu. Hala, sareko hainbat ekipotatik exekutatu ahal izango dugu, datu berberak eguneratuta. Dena den, Ef4ktur ez da erabiltzaile anitzeko aplikazioa; ondorioz, bi erabiltzailek ezingo dute aldi berean exekutatu Ef4ktur. Kasu horretan, mezu hau azalduko zaie:
“Beste erabiltzaile bat aplikazioa erabiltzen ari da. Aplikazioa erabiltzen beste erabiltzailerik ez dagoela ziur bazaude, joan instalazio-karpetako resources azpikarpetara, eta kendu application-blocked.txt fitxategia.”
Ez. Ef4ktur, TicketBAI-ren foru-araudia betetzen duena eta helburu nagusia EAEko erakunde, enpresa eta autonomoei zerbitzua ematea duena, ez da egokituko euskal administrazio publikoekin dituzten harreman ekonomikoetan eta fakturazio-izapideetan.
Euskal erakundeei fakturatzen dieten baina zergak foru-lurraldean ordaintzen ez dituzten erakundeek ef4ktur erabiltzen jarraitu ahal izango dute bidalketa-aplikazio gisa, baina beste software bat beharko dute VERI*FACTU betetzeko.
Fakturazio-sistema informatikoen egokitzapena 2025eko UZTAILAREN 29an egin behar da nahitaez.
254/2025 Errege Dekretua argitaratzean, VERIFACTU indarrean jartzeko behin betiko datak ezartzen dira fakturazio-softwareen erabiltzaileentzat:
- 2026/01/01. Sozietateen gaineko zergaren zergadunak.
- 2026/07/01. Gainerako erabiltzaileak (1007/2023 Errege Dekretua (3.1 artikulua)).
VERI*FACTUri buruzko informazio gehiago gure webguneko albistean aurki dezakezu.
Eta argitaratutako araudian: