Joan edukira
Ef4ktur logotipoa
home 
»
TicketBAI - Ohiko galderak

Ohiko galderak

TicketBAI

TicketBAI fakturak jaulkitzen dituen erakunde bakoitzerako aktibatu behar da hemendik: “Kudeaketa > Nire Sozietateak”. Hor, erabili “Gehitu” eta “Aldatu” botoiak, zerga-administrazio eskumenduna zehaztuta.

Faktura bakoitzean TicketBAI BEZ araubide bat adierazi daiteke. Ef4kturrek TicketBAI BEZ araubide guztiak jasotzen ditu.

Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, faktura jaulkitzeko garaian TicketBAI informazioa sortuko da. Aurrebista botoiaren bidez, fakturaren azken orrialdean TicketBAI informazioa ikusiko dugu (identifikatzailea, QR kodea). Era berean, faktura bidaltzean, dagokion zerga arloko administrazioari bidaliko zaion XML TicketBAI fitxategia sortuko da.

Fakturen igorle edo jaulkitzaileak jaulkitako azken faktura (arrunta edo zuzentzailea) baldin bada bakarrik igaro ahal izango da zirriborro-egoerara (erabiltzailearen ardura izango da fakturazio-arauak betetzea) .

Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, zerrendatik nahi dugun faktura aukeratu eta “Bidali” botoiaren gainean klik egin beharko dugu.

Foru Aldundiarekin egindako bidalketa-errorea konpondu ondoren, hurrengo fakturaren TicketBAI fitxategia bidal dezakezu, aldez aurretik errorea eman duen faktura “Artxibatutakoak” egoerara pasatuta, «Artxibatu» botoia erabilita.

“Bidalketen historikoa” botoitik ikus daiteke TicketBAIren bidalketaren emaitza.

TicketBAI aktibatuta duen fakturen jaulkitzaileak, “Ezeztatuak” egoeran, zerrendan faktura aukeratu eta “TicketBAI Ezeztapena” botoiari emanda.

“Bidalketen historikoa” botoitik ikus daiteke TicketBAI ezeztatze bidalketaren emaitza.

Ez, lehenengo TicketBAI alta fitxategia bidali behar da, eta gero, TicketBAI ezeztatze fitxategia.

TicketBAI zuzendu botoia erabili ahal izango da altako TicketBAI fitxategiaren bidalketa atzera bota denean edo erroreekin onartu denean eta faktura zuzentzailea edo faktura ezeztatu egin behar ez denean.

Halaber, TicketBAI altako fitxategia edo TicketBAI altako fitxategia zuzentzeko fitxategia akatsik gabe jaso denean ere erabili ahal izango da, zergadunak beharrezkotzat ikusten ba du TicketBAIren informazio espezifikoa aldatzea.

TicketBAIren informazio espezifikoa:

  • BEZaren araubidea.
  • Zuzendutako Faktura Kodea.
  • Operazio mota (Bezero atzerritarrak).

 

TicketBAI zuzendu botoiaren bidez konpondu ezin diren akatsen abisuak Arabako Foru Aldundiaren «bidalitako fakturen kontsulta» web-aplikaziotik konpondu ahal izango dira.

TicketBAI zuzendu botoia erabili ahal izango da altako TicketBAI fitxategiaren bidalketa baztertua izan denean eskema edo balidazioak ez betetzeagatik.

Botoi horretatik zuzenketarako TicketBAI fitxategi bat bidaliko da EEELren 1.2. azpikapituluaren bidez, eta TicketBAIren datu espezifikoetan akatsak zuzendu ahal izango dira:

  • BEZaren araubidea.
  • Zuzendutako Faktura Kodea.
  • Operazio mota (Bezero atzerritarrak)
  • Epigrafea (140 eredua)

TicketBAIren akatsak zuzentzeko fitxategiaren bidalketa (EEELren 1.2 azpikapitulua) atzera botatzen bada, akatsen zuzenketa  https://www.batuz.eus/eu/eeel helbidetik egin ahal izango da.

Bai; faktura “Gorde honela” botoia erabilita deskarga dezakegu eta, gero, ef4kturretik kanpo bidali.

Adibidez:

  • PDF formatuan dagoen faktura bat posta elektroniko bidez bidal dezakegu erabiltzailearen posta elektronikoko aplikazioa erabilita.
  • XML FACTURAe formatuan dagoen faktura erakunde hartzailearen fakturen sarrerako puntu orokorretik bidal dezakegu.

Faktura ef4kturretik kanpo bidaliz gero, Gehitu faktura aukeraren marka kenduko da.

Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, “Gorde TicketBAI” botoia erabilita, TicketBAItik XML fitxategia deskargatu ahal izango dugu.

Ezabatu botoian kasu hauetan bakarrik ezabatu ahal izango da:

  • Zirriborroa egoeratik.
  • Jaulkitakoen egoeratik fakturen igorlearen jaulkitako azken faktura (ohikoa edo zuzentzailea) bada.

TicketBAI identifikatzailea eta TicketBAI QR kodea PDFko fakturaren azken orrialdean daude, “Aurreikusi” botoiarekin bistara daiteke.

EZ, faktura bakarra izan behar du. Faktura TicketBAIrekin ef4ktur-ean jaulki ahal izango du, beste fakturazio-software batean jaulki ez bada. Beste serie bat erabili ahal izango du faktura horietarako.