Zer da ef4ktur?
Ef4ktur, EAEko Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, faktura elektronikoko irtenbide bat emateko, eta, horri esker, fakturak euskal administrazioetara bidal daitezke, doan eta modu praktikoan.
Kudeaketa-autonomia handia eskaintzen du eragiketa telematikoetan, segurtasun-berme handienekin eta, gainera, bezeroaren behar funtzionaletara egokitzeko aukerarekin.
Ef4ktur bateragarri da Windows, Linux eta Mac sistemekin, zure lanerako ingurunea edozein izanik ere ef4ktur ekimenaren onuradun izan ahal izateko.
Ef4ktur software libreko aplikazioa da, Europar Batasuneko V.1.1 lizentzia publikoa duena (EUPL).