Ohiko akatsak
Atxikitako fitxategien neurrian fakturaren hartzaileak baimendutakoa baino handiagoa delako gertatzen da. Hona hemen konponbidea: neurri txikiagoko eranskinak dituen faktura bidali beharko dugu (atxikitako fitxategi guztien neurriak, batera, 5 Mbyte ingurukoa izan behar du).
Fakturaren hartzailearen web-zerbitzuarekin komunikazioa ezartzea ezinezkoa izan dela esan nahi du. Hona hemen konponbidea: berrikusi Interneterako irteera fakturaren web-zerbitzura iristen dela egiaztatuta. Bestela, saiatu berriro bidaltzen geroago.
Idazteko baimenik gabeko direktorio batean instalatu da ef4ktur; hori da arazoa. Jar zaitez zure teknikariarekin harremanetan, hark esan diezazun idazteko baimenak dituen zer direktoriotan instalatu behar duzun ef4ktur.