Ef4ktur faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta ondorengo hobekuntza berriak garatu dira:
- Arabako Foru Aldundira egindako TicketBAI bidalketetan izan daitekeen kateatze-akatsa zuzendu da.
- Sareko instalazioetan “application-blocked.txt” fitxategiaren kudeaketaren errorea zuzendu da.
- Konfiantza-ziurtagirien (trusted-certs.jks) kudeaketan hobekuntzak Linux eta Mac bertsioen eguneraketetan.
- Java SE atzemandako kalteberatasunak zuzentzen ditu.
- Denbora-zigiluetarako TSAra egindako deietan SHA-256 inplementatzen du.
Ef4ktur 8.0.3, beti bezala, web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.
Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 8.0.3 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.
