Faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta ondorengo hobekuntza berriak garatu dira:
- Fakturen ordena korrelatiboko sistema hobetzen du TicketBAI duten fakturetan.
- Faktura-zenbaki altuak dituzten fakturak jaulkitzean agertzen den akatsa konpontzen du.
- “Eredua ez dator bat pertsona motarekin” nortasun juridikorik gabeko erakundeekin Bizkaiko Foru Aldundira TicketBAI fitxategia bidaltzean agertzen den akatsa konpontzen du.
Ef4ktur 6.1.0, beti bezala, www.ef4ktur.eus web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.
Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 6.1.0 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.